FrançaisEuskaraEspañol
Txartelak oparitu ...
Txartelak oparitu
Kokapen geografikoa
Kokapen geografikoa
paramoteur64 paramotorez ibiltzen ikasteko eskola da, bi plataforma homologatuetan kokatua.

Lehena Urruñan kokatua da, Cornichean, Hendaia eta Donibane Lohizune artean. Bigarrena, Samatzen kokatua da, Aturriko bailaran, Landetako mugan, Baiona, Akize eta Orthezetik 25 minutura.

Eskola horrek hegan egiten ikasteko edo trebatzeko ikastaroak proposatzen ditu urte osoan zehar, baita aire bataioak ere.

Urte osoan iraun dezakeen hegaldi kopuru mugagabeko formakuntza baten ondotik, ULM "paramotore" pilotu agiria lortzen ahalko duzu.

Parapentea 80ko hamarkadan sortu zen. Ondoren, norbaitek ibilgailu horri motore eta helize bat gehitzeko ideia izan zuen. Paramotorea sortzen zen !

Imajina ezazu hesiak, muinoak eta mendiak erraz gaindituko dituzun harresirik gabeko mundu bat. Pentzeak eta hondartzak izanen dituzu aireratze eta lurreratze pistak (jabearen baimenarekin).

Abantaila anitz eskaintzen dituen aktibitate bat da paramotorea...

Existitzen den aireontzirik txikiena izanki, gordetzeko arazorik ez.

Bestalde, bestelako aktibitate termikorik gabe hegan egin daiteke (ez da hegaldi librearen kasua).

Bukatzeko, ez du balio urrun joatea aireratzeko, aski da pentze baten jabearen baimena ukatea eta aireetan ibiltzeko araubidea errespetatzea.

Paramotoreari esker, izadiaren edertasunaz gozatzen ahalko duzu.

Bazter guziak zerutik ere ezagutzea merezi baitu !

© PARAMOTEUR64
Eskubide guztiak erreserbatuta.
hasierara itzuli