Le baptême de l'air en paramoteur
décollage chariot
BataioakKostaldea eta Barnekaldea
zerutik deskubritzeko parada emanen dizu.
Airetan zintzilikatua, eroso jarria, ikuskizun paregabea lehen palkotik
gozatzen ahalko duzu sentsazioz
beteriko hegaldi honi esker.
Aireratzeak Paramoteur64-k
dituen bi plataformetatik egiten dira, Samatzetik
edo Urruñatik.
- Ibaien
eta Aturriren artean : 20 minutu >> 85€ Ibaien eta Aturriren elkargunea.
Samatzetik abiatuz, Ibaien
eta Aturriren arteanuraren ibilbidea segituz
hegan egin ondoren, aintziraren gainetik pasatuko
zara.
- Itzuli handia : 40 minutu
>> 145 € Pirinio eta Atlantikoaren ezkontza.
Urruñatik abiatuz, hegaldi
magiko honen bidez mendietako gailur-lerroak hurbiletik
ikusiko dituzu, Ibardingo aintzira eta Larrunen
gainetik pasatuz. Itzulera, euskal itsasertzetik eginen
duzu.
* Deskubritze
eta trebakuntza ikastaroetatik kanpo.
Opari
ideia original horrekin, hartzailea poz-pozik
utziko duzu !
Eskaini nahi duzun hegaldiaren iraupena hauta
ezazu (20 edo 40 minutukoa), paramoteur64-ekin
harremanetan sar zaitez eta opari txartela e-mailez igorriko zaizu.
Ordainketa txekez egiten da, e-mail horretan ageriko den helbidera
igorriz.
Serie zenbakidun opari
txartelari balioa emanen zaio ordainketa
eskuratu bezain laster.
Txartelak urte batentzat
balio du, epea paramoteur64-k txartela emititu duen
datatik goiti hasten delarik. Txartelaren jabeak hegaldi data hautatzen
ahalko du betiere disponibilitate eta eguraldiaren arabera.
Behin hitzordua finkatuta, txartela
eskuan duela aurkeztu beharko du bere burua. Hortik aitzina, hegaldi
ahaztezin magikoa hasten da.